Itxi

Txapeldunen Liga

Barça-Atleti, 1-1

Dena erabakitzeke

Erredakzioa

Bartzelona-Atletico eta Manchester United-Bayer Munich partidetan bana egin zuten, beraz, bueltan erabakiko dira kanporaketak.

  • Cesc eta Xavi Atleticoren kontrako neurketan

    Cesc eta Xavi Atleticoren kontrako neurketan. Argazkia: EFE

Bartzelonak eta Atletico Madrilek bana egin zuten Camp Nou futbol-zelaian jokatuko Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidan.

Neurketa hasi bezain pronto lesioak izan ziren protagonista, alde batetik, hamabigarren minutuan Piquek berdegunea utzi behar izan zuen eta 30.ean Diego Costak. Golak bigarren zatian heldu ziren, 56.ean Diego Ribasek gol bikaina egin zuen areaz kanpotik (0-1).

Tata Martinok aldaketak egin zituen hamaikakoan eta horri esker taldea esnatu eta berdinketa lortu ere, Neymar golegile. Partidako azken minutuetan norgehiagoka irabazteko abaguneak izan zituzten, baina markagailua ez zen mugitu.

Kanporaketa Vicente Calderonen erabakiko da.

Fitxa teknikoa:

1 - FC Bartzelona: Pinto; Alves, Pique (Bartra, 12'), Mascherano, Alba; Xavi, Busquets, Cesc (Alexis, 68'); Neymar, Messi eta Iniesta.

1 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis, Gabi, Tiago, Koke, Arda (Cristian Rodriguez, 76'); Diego Costa (Diego Ribas, 30') eta Villa (Sosa, 69').

Golak: 0-1, 56': Diego. 1-1, 71': Neymar.