Txapeldunen Liga
Asteartean, 20:45ean
Barça-Atletico eta Bayern-Benfica, final-laurdenei hasiera emateko
Erredakzioa
Astearte honetan, 20:45ean, jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko lehen bi partidak Camp Noun eta Allianz Arenan. Asteazkenean, Wolfsburg-Real Madril eta PSG-Manchester City.
-
Bartzelona-Atletico Madril. Argazkia: EFE
Astearte honetan hasiko dira Txapeldunen Ligako final-laurdenak. Lehen bi kanporaketetako joaneko partidak Bartzelona-Atletico Madril eta Bayern München-Benfica izango dira. Asteazkenean, Wolfsbrg-Real Madril eta PSG-Manchester City.
Camp Noun jokatuko da, 20:45ean, final-laurdenetako kanporaketa interesgarriena. Bertan, Bartzelona eta Atletico Madril ibiliko dira nor baino nor. Blaugranak Real Madrilen aurka Klasikoa galtzetik datoz; koltxoneroak, aldiz, Betis 5-1 jipoitzetik.
Bestalde, Allianz Arenan Bayern München eta Benfica lehiatuko dira. Ustez, alemaniarrak dira faborito nagusiak, baina portugaldarrek ezustekoa eman nhi dute Europako talde handienetako baten aurka.
Final-laurdenetako joaneko partidak:
Apirilak 5, asteartea
Bartzelona-Atletico Madril
Bayern München-Benfica
Apirilak 6, asteazkena
Wolfsburg-Real Madril
PSG-Manchester City
Manchester CityManchester City