Itxi

Txapeldunen Liga

FInalerdiak (itzulikoa)

Txapeldunen Liga: Bayernek lortu du finalerako lehen txartela (0-3)

Erredakzioa

Olicek sartutako golek (26', 67' eta 78') finalerako txartela eman diote talde alemaniarrari Lyonen aurkako finalerdietako kanporaketan.

Ivica Olicen ''hat-trick'' batek Txapeldunen Ligako finala jokatzeko aurreneko txartela eman dio Municheko Bayerni. Alemaniarrek aise garaitu dute bere mailatik urrun aritu den Lyongo Olympiquen aurka (0-3).

Merezimendu osoz lortu dute alemaniarrek txartela. Protagonista nagusia hiru gol egin dituen Ivica Olic izan da, baina gainerako jokalariak ere bikain aritu dira, eta Bayernek neurketa ezin hobea jokatu du.

Van Gaalen taldeak maisu-lan batekin eman dio amaiera batere erraza izan ez den bidea. Alemaniarrek ez dute bide samurra izan Txapeldunen Ligako finala jokatu ahal izateko, eta sarritan, kanporatuak izateko zorian izan dira.

Lyongo Olympiquek, bestalde, ez du txapelketan zehar emandako maila ona erakutsi itzuliko partida honetan. Balentria egin dute finalerdietara iritsita, baina ezin izan diote Txapeldunen Ligari merezitako agurra eman.

FItxa teknikoa:

0 - Olympique de Lyon: Lloris; Réveillère, Cris, Boumsong, Cissokho (45'', Gomis); Makoun, Gonalons, Delgado (67'', Pjanic); Govou, Lisandro (78'', Ederson), Bastos.

3 - Bayern de Múnich: Butt; Lahm, Van Buyten, Badstuber, Contento; Schweinsteiger (77'', Alaba), Van Bommel; Robben (76'', Klose), Altintop, Muller; Olic.

Golak:

1-0, Olic (26. min.)
2-0,&' || 'nbsp;Olic (67. min)
2-0,&' || 'nbsp;Olic (78. min)