Itxi

Txapeldunen Liga

Txapeldunen Liga

Valentzia-Manchester United, (0-1): Hiru puntuak, Ingalaterrara

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Chicharito Hernandezek sartu du partidako gol bakarra 85. minutuan. Valentziak hobetu jokatu du, baina ezin izan du golik sartu.

Asteazken honetan Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldiko partidak jokatu dira A, B, C eta D multzoetan.

Jardunaldiko partida Valentzia eta Manchester Uniteden artekoa izan da eta ingelesek irabazi dute norgehiagoka 0-1eko emaitzarekin. Valentziak hobetu jokatu du, baina Chicharito Hernandezen golak erabaki du partida. Emaitza honekin Manchester Unitedek lau puntu ditu eta bigarren sailkatua da C multzoan. Liderra Glasgow Rangers da (lau punturekin) Bursasporri 1-0 irabazita. Valentzia hirugarren sailkatua da une honetan.

A multzoan Internazionale Milan eta Tottenham dira liderrak launa punturekin. Italiarrek 4-0 irabazi diote Werder Bremeni Eto’oren hat-trickarekin. Ingelesek 4-1 gainditu dute Twente.

Olympique Lyon da B multzoan bi partida irabazi dituen talde bakarra. Frantziarrek 1-2 gainditu dute Hapoel Tel-Aviv eta Schalke04k 2-0 irabazi dio Benficari.

Ezusteko nagusia D multzoan eman da. Bertan Copenaghe da liderra sei punturekin. Danimarkarrek 0-2 irabazi diote Panathinaikosi. Bartzelona da bigarren sailkatua lau punturekin gaur Rubin Kazanen aurka 1-1 berdinduta.

Emaitzak:

TOTTENHAM 4-TWENTE 1
INTER 4-WERDER BREMEN 0
HAPOEL TEL AVIV 1-O. LYON 3
SCHALKE 04 2-BENFICA 0
VALENCIA 0-MANCHESTER UNITED 1
RANGERS 1 -BURSASPOR 0
PANATHINAIKOS 0-FC COPENHAGUE 2
RUBIN KAZAN 1-BARCELONA 1