Itxi

Txapeldunen Liga

Txapeldunen Liga

UEFAk partida bakarrean utzi du Mourinhori ezarritako zigorra

Erredakzioa

Real Madrili jarritako isuna 20.000 eurotan murriztu dute. Casillas, Ramos, Alonso eta Dudek jokalariei jarritako isunak berdin jarraitzen dute.

UEFAko Apelazio Batzordeak Real Madrilek aurkeztutako helegiteak onatu ditu eta gaur jakinarazi du Jose Mourinho entrenatzaileari ezarritako zigorra partida batera murrizten duela. 20.000 eurotan murriztu du Real Madrili jarritako isuna eta 10.000 eurotan entrenatzaileari jarritakoa.

Horrenbestez, Jose Mourinhok asteazken honetan beteko partida bateko zigorra Real Madril-Auxerre partidan eta kolokan zegoen beste partida horretaz ahaztu daiteke portugaldarra. Jokalariei jarritako isunak mantendu ditu UEFAk baita Xabi Alonsori eta Sergio Ramosi jarritako partida beteko zigorra ere.

Ramos eta Alonso 20.000 euroko isunarekin zigortuak izan ziren, Casillasi 10.000 euroko isuna jarri zioten eta Dudeki 5.000 eurokoa. UEFAk mantendu egin ditu isun horiek guztiak. Real Madrili jarritako 120.000 euroko isuna 20.000 eurotan murriztua izan da eta azkenean 100.000 euro ordaindu beharko ditu talde madrildarrak.