Itxi

Txapeldunen Liga

Seigarren jardunaldia

Txapeldunen Liga: Lehen postua lortzeko lehia A, B eta C multzoetan

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Bartzelona D multzoko lehen sailkatu moduan pasako da final-zortzirenetara, baina multzo honetan Kobenhavnek eta Rubin Kazanek sailkapena dute jokoan.

Astearte honetan Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldia jokatuko da. Multzoko faseko azken partida A, B, C eta D multzoetako taldeentzat.

A multzoan Tottenham da liderra 10 punturekin eta bigarren dago Internazionale Milan taldea puntu berdinekin. Biak sailkatuta daude final-zortzirenetarako, baina lehen edo bigarren sailkatu moduan igaroko diren jakitea falta da. Tottenhamek Twenteri egingo dio bisita eta Interrek Alemanian jokatuko du Werder Bremenen aurka. Twente Europa Leaguea jokatzeko sailkatuta dago eta Bremenek agur esango die txapelketa europarrei aurtengoz.

Final-zortzirenetarako sailkatuta dauden beste bi talde Schalke 04 eta Olympique Lyon dira. Alemaniarrena da B multzoko lidergoa 10 punturekin eta frantziarrena da bigarren postua 9 punturekin. Mulztoko lider moduan nor sailkatuko den dago jokoan. Schalek 04k Portugalen jokatuko du Benficaren aurka eta Lyonek etxean egingo dio aurre Hapoel Tel-Avivi. Benficak (6 puntu) eta Hapoelek (4 puntu) Europa Leaguera sailkatzea dute jokoan.

C multzoan Manchester United eta Valentzia izango dira Txapeldunen Ligako hurrengo fasean. Ingelesak lehen postuan daude 13 punturekin eta valentziarrak bigarren daude multzoko sailkapenean 10 punturekin. Old Trafforden neurtuko dituzte indarrak bi taldeek. Valentziak garaipena behar du lehen postua eskuratzeko eta Manchesterrek nahikoa du berdinketa lortzearekin multzoko lider moduan sailkatzeko. Multzoko beste partidan ez dago ezer jokoan. Bursaspor eta Glasgow Rangers ariko dira nor baino nor. Eskoziarrak Europa Leaguerako sailkatuta daude eta turkiarrek agur esango diote Txapeldunen Ligari.

Bartzelona da jokoan ezer ez duen eta final-zortzierenetarko sailkatuta dagoen talde bakarra. Katalanek D multzoko lehen postua ziurtatuta dute. Rubin Kazan izango dute aurkari Camp Noun. Rubinek eta Kobenhavnek final-zortzirenetara sailkatzea dute helburu eta ukerak dituzte bi taldeek. Danimarkarrak kanporatuta dagoen Panathinaikos izango dute aurkari. Kobenhavn bigarren dago multzoko sailkapenean 7 punturekin eta Rubin Kazan hirugarren postuan da sei punturekin.