Itxi

Txapeldunen Liga

Genovaren aurka galdu ostean

Montella da Romako entrenatzaile berria Ranierik dimititu ondoren

Erredakzioa

Orain arte Erromako taldea zuzendu duen gizonak dimisioa aurkeztu zuen Genovaren aurka 0-3ko abantaila izan eta 4-3 galdu ondoren.

Vincenzo Montella italiarra da gaurtik aurrera AS Roma taldeko entrenatzaile berria denboraldi bukaerara arte. Hala eman du jakitera talde italiarrak komunikatu baten bitartez atzo Claudio Ranierik dimisioa aurkeztu ondoren.

Ranieri entrenatzaile beteranoak dimisioa aurkeztu zuen igandean Genovaren aurka galdu ostean. Roma 0-3 irabazten ari zen eta Genovak markagailua iraultzea lortu zuen garaipena lortuta (4-3).

Montella jokalari handia izan zen, aurrelari bikaina. Roman jokatu zuen eta 2000-2001 denboraldian Italiako Liga (Scudettoa) irabazi zuen. Orain arte Romako jubenil mailako taldea entrenatzen aritu da Montella.

"Beti taldearen onean pentsatu izan dut. Gaurko moduko partida baten ondoren erabaki bat hartzea pentsatu dut. Partida amaituta aldagelara joan naiz nire jokalariei eskerrak eman dizkiet eta dimisioa aurkeztu dut", esan zuen Ranierik Genovaren aurka galdu ostean.

Ranieri 2009. urteko irailan izendatu zuten Romako entrenatzaile Spallettiren tokia hartuz. Romak laugarren porrota jasan du Genovaren aurka galdu ostean eta Txapeldunen Ligan 2-3 galdu zuen Shakhtarren aurka eta txapelketa honetatik at geratzeko zorian dago.

&' || 'nbsp;