Txapeldunen Liga
Txapeldunen Liga
Astearte honetan, Bayern-Inter eta Manchester-Olinpique Marsella
Erredakzioa
Interrek joaneko 0-1eko markagailuari buelta eman beharko dio eta beste partidan, Old Traffordek izango du azken hitza Marsellako Belodromoan hutsean berdindu eta gero.
Astearte honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliaren bi partida jokatuko dira: Bayern-Inter eta Manchester United-Olinpique Marsella. Joanekoan Bayernek irabazi zuen Interren etxean Mario Gomezek 88. minutuan sartutako golari esker. Partida zirraragarria izan zen.
Ustezko hamaikakoak:
Bayern: Kraft; Lahm, Van Buyten, Luiz Gustavo, Pranjic; Kroos, Schweinsteiger; Robben, Müller, Ribery; eta Gomez.
Inter: Julio Cesar; Maicon, Lucio, Ranocchia, Chivu; Zanetti, Cambiasso, Stankovic, Sneijder; Pandev, Eto''o.
Epailea: Pedro Proença
Futbol-zelaia: Allianz Arena
Ordua: 20:45
Marsellako belodromoan Olympique Marsellak eta Manchester Unitedek neurtu zituzten indarrak. Frantziarrek arazoetan jarri zuten talde ingelesa, baina norgehiagoka 0-0eko emaitzarekin bukatu zen. Old Traffordek izango du azken hitza.
Ustezko hamaikakoak:
Manchester United: Van der Sar, Evra, Smalling, Vidic, O''Shea; Valencia, Giggs, Gibson; Scholes, Berbatov eta Rooney.
Olinpique Marsella: Mandanda; Fanni, Diawara, Heinze, Taiwo; Lucho, Mbia, Cheyrou; Remy, Gignac eta Ayew.
Epailea: Carlos Velasco Carballo
Futbol-zelaia: Old Trafford
Ordua: 20:45