Itxi

Txapeldunen Liga

Champions League

UEFAk ez die Abidalen aldeko kamistea eramaten utzi Madrili eta Lyoni

Erredakzioa

Erakunde honek debekatu egiten ditu edozein eratako esloganak eramatea Europa mailako txapelketetan arrazoia zein den axola gabe.

Real Madrilek eta Olympique Lyonek Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulerako partida jokatuko dute asteazken gauean. Bi taldeen intentzioa zen Abidal jokalariari animoak emateko kamisetak eramatea, baina UEFAk debekatu egin die. Abidali tumorea aurkitu diote gibelean eta ostegun arratsaldean operatuko dute.

Europako futbola zuzentzen duen erakundeak debekatu egiten ditu era guztietako esloganak Europako txapelketetan eta erabat debekatuta dauka gainera. Eslogana eramateko arrazoia zein den ez da ardura.

Egoera honen aurrean, FC Bartzelona taldeko kapitainetako bat den Xavi Hernandez oso haserre azaldu da. "Oso gaizki iruditzen zait Real madrili eta Lyoni Abidalen aldeko kamisteak eramatea debekatzea, ez da bidezkoa. Futbola baino gauza garrantzitsuagoak daude: bizitza adibidez", esan zuen Xavik.