Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak (itzulikoa)

Liverpool eta Tottenham, abantailarekin Portori eta Cityri aurre egiteko

eitb.eus

Asteazken honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzuliko Porto-Liverpool eta Manchester City-Tottenham partidak. Bi neurketak, 21:00etan hasiko dira.

  • Manchester City. Argazkia: EFE

    Manchester City. Argazkia: EFE

Asteazken honetan Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzuliko bi partida jokatuko dira: Manchester City-Tottenham eta Porto-Liverpool. Bi neurketak, 21:00etan hasiko dira.

Talde ingelesen arteko lehian, Tottenhamek abantaila du, joaneko partida 1-0eko emaitzarekin irabazi baitzuen. Hala ere, Londreseko taldeak Harry Kaneren baja garrantzitsua du. Manchester City emaitza iraultzera behartuta dago. Badirudi, Guardiola entrenatzaileak Bernardo Silva hasieratik zelairatuko duela, joaneko neurketan ez baitzuen deialdian ere sartu.

Portoren eta Liverpoolen arteko kanporaketan, Ingalaterrako taldeak bi goleko abantaila du, joaneko partida 2-0eko emaitzarekin irabazi baitzuen. Portok zail izango du joaneko neurketako emaitza iraultzea, baina etxean jokatzen du, eta ez du esperantza galtzen. Hector Herrera jokatzeko prest izango du Portugalgo taldeak, joanekoa galdu baitzuen, zigortuta egon zelako.