Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak

Messiren Bartzelona, sailkatuta; Ronaldoren Juventus, kanpora

eitb.eus

Bartzelonak Manchester United gainditu zuen 3-0 (Messik bi gol eta Coutinhok bestea) eta Ajaxek 1-2 irabazi zuen Van De Beek eta De Ligt jokalarien golekin..

  • Leo Messi

    Leo Messi

Bartzelona eta Manchester United taldeek Txapeldunen Ligako final-laurdenetako bueltako partida jokatu zuten bart Camp Nou futbol zelaian.

Old Trafforden 0-1ekoa lortu eta gero, faborito zen Ernesto Valverderen taldea, eta, Leo Messiren beste erakustaldi bati esker (bi gol egin zituen), Bartzelonak garaipena eskuratu zuen eta finalerdietan dago jada.

Fitxa teknikoa

3 - FC Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto (Semedo, 71'), Pique, Lenglet, Alba; Busquets, Rakitic, Arthur (Arturo Vidal, 75'); Messi, Suarez eta Coutinho (Dembele, 81').

0 - Manchester United: De Gea; Jones, Lindelof, Smalling, Young; Fred, McTominay, Pogba; Lingard (Alexis Sanchez, 80'), Rashford (Lukaku, 73') eta Martial (Dalot, 65').

Golak: 1-0, 16': Messi. 2-0, 20': Messi. 3-0, 61': Coutinho.

Bestalde, Ajax taldeak ezustekoa eman zuen berriro ere, oraingoan Juventus kanporaketatik at utzita. Txapeldunen Ligan Real Madril kanporatu ondoren, erronka zaila zuten herbeheretarrek oraingoan, eta, are gehiago, etxean 1-1 bukatu zutela jakinda. Gainera, Cristiano Ronaldoren golari esker, 1-0 jarri ziren italiarrak. Halere, Van de Beekek eta De Ligtek markagailua irauli zuten, eta, ondorioz, Ajax finalerdietako zozketan izango da ostiral honetan.

Fitxa teknikoa

1 - Juventus: Szczesny; De Sciglio (Cancelo, 64'), Bonucci, Rugani, Alex Sandro; Can, Pjanic, Matuidi; Dybala (Kean, 46'), Bernardeschi (Bentancur, 81'), Cristiano.

2 - Ajax: Onana, Veltman, De Ligt, Blind, Mazraoui (Sinkgraven, 7', Magallan, 81'); Schone, De Jong; Ziyech (Huntelaar, 88'), Van De Beek, Neres; Tadic.

Golak: 1-0, 28': Cristiano; 1-1, 35': Van De Beek; 1-2, 67': De Ligt