Txapeldunen Liga
Bartzelona-Real Madril
Cruyff: 'Real Madrilen egoera txarraren erruduna Florentino Perez da'
Erredakzioa
Entrenatzaile holandarrak esan du talde madrildarreko presidenteak Mourinho fitxatu zuela Bartzelonaren sasoi ona edozein preziotara mozteko.
Johan Cruyff Bartzelonako entrenatzaile ohiak gaur gogoratu du, Bartzelona-Real Madril partidaren aurreko egunean, talde madrildarra bizitzen ari den egoera txarraren erruduna Florentino Perez presidentea dela.
''El Periodico de Catalunya'' egunkarian publikatu duten artikulu baten Cruyffek Sandro Rosell Bartzelonako presidentea kritikatu du Josep Guardiola publikoki ez defendatzeagatik.
"Mourinhok bere erara, baina bere lana egin du. Berak futbola horrela ulertzen du, baina entrenatzailea besterik ez da. Bere gainetik guztia erabakitzen duen norbait dago. Presidentea da agintzen duena. Presidenteak esaten du klubak zein norabide hartu behar duen", esan zuen Cruyffek.
Florentino Perezek Mourinho Bartzelonaren bolada eta sasoi ona edozein preziotan geratzeko fitxatu zuela ere gogorarazi du holandarrak.