Itxi

Txapeldunen Liga

Sei aste eta gero

Bartzelona-Real Madril: Abidal deialdian sartu da

A.B.

Erredakzioa

Sei aste pasa dira hegaleko jokalari frantziarra operatu zutenetik eta Guardiolak zerrendan sartu du astelehenean entrenamendua taldekideen erritmo berean burutu ondoren.

Bartzelonak eta Real Madrilek astearte honetan (20:45ean) jokatuko dute Txapeldunen Ligako finalerdietako itzulerako partida eta albistea Guardiolak Eric Abidal deialdian sartu duela da.

Jokalari frantziarra orain sei aste operatu zuten tumore bat kentzeko eta astelehenean entrenamendua erritmo onean burutu ondoren deialdian sartu du Guardiolak. Hogei jokalari deitu ditu Guardiolak eta bi zerrendatik at utzi beharko ditu. Agian Abidal izan daiteke zerrendatik at geratuko den jokalarietako bat.

FC Bartzelonaren deialdia: Valdes, Oier, Abidal, Alves, Pique, Puyol, Xavi, Alves, Iniesta, Villa, Messi, Mascherano, Keita, Busquets, Pedro, Afellay, Jeffren, Fontas, Thiago, Sergi Roberto eta Marc Bartra.

Real Madrilen deialdia: Casillas, Dudek, Adan; Carvalho, Marcelo, Arbeloa, Albiol, Garay, Nacho; Granero, Lass, Kaka, Alonso, Di Maria, Özil; Adebayor, Higuain, Ronaldo eta Benzema.