Itxi

Txapeldunen Liga

1-0

Wolfsburgek Bartzelona mendean hartu eta finalerako txartela eskuratu du

Erredakzioa

Bundesligako txapeldunak 1-0eko emaitzarekin irabazi dio Primera Iberdrola Ligako txapeldunari finalerdietako partida. Rolfök sartu du neurketako gol bakarra.

  • Wolfsburg - FC Bartzelona

    Wolfsburgeko jokalariak Bartzelonaren aurka lortu duten garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Wolfsburgek Emakumeen Txapeldunen Ligako finalerako txartela eskuratu du astearte honetan, finalerdietan Bartzelonari 1-0eko emaitzarekin irabazita. Fridolina Rolfök sartu du neurketako gol bakarra, 58. minutuan.

Bartzelonak ondo jokatu du, eta garaipena lortzeko aukerak izan ditu, baina 58.minutuan defentsan egin duen hutsa garesti ordaindu du Kataluniako taldeak, Reale Arenan (Donostia).

Bi aldiz Europako txapelduna izan den Wolfsburg igandeko finalean egongo da. Aurrean, Paris Saint-Germain edo Olympique Lyon izango ditu. Bi talde frantziarrek asteazkenean jokatuko dute finalerdia, San Mamesen (Bilbo).

Fitxa teknikoa:

1.- VfL. Wolfsburgo: Abt; Wedemeyer, Blodworth, Henrich, Doorsoun- Khajeh; Rolfö (Wolter, 68. min), Popp (Oberdorf, 86. min), Engen, Huth; Pajor (Bremer, 77. min) eta Harder.

0.- FC Bartzelona: Paños; Torrejon, Maria Leon, Pereira, Ouahabi (Martens, 86. min); Hamraoui (Losada, 86. min), Hermoso, Alexia (Guijarro, 77. min); Graham Hansen, Oshoala (Bonmati, 65. min), eta Caldentey.

Gola: 1-0, 58. min: Rolfö.

Epailea: Katalin Kulcsar (Hungaria). Txartel horiak atera dizkie Wedemeyer Wolfsburgeko jokalariari, baita Mariona eta Torrejon Bartzelonako futbolariei.