Publizitatea
Itxi

2020/12/10

00:16

Txapeldunen Liga

6. jardunaldia

Real Madrilek mendean hartu du Mönchengladbach eta final-zortzirenetan egongo da

eitb.eus

Borussia Mönchengladbach multzoko bigarren sailkatu moduan pasa da hurrengo fasera. PSG, Atletico Madril eta Atalanta taldeek ere final-zortzirenetarako txartela eskuratu dute.

  • Real Madril

    Real Madrileko jokalariak Mönchengaldbachi sartu dioten lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bukatu da jada Txapeldunen Ligako multzoen fasea, seigarren jardunaldiko partidak jokatu ostean. Asteazken honetan, Real Madril, Borussia Möchengladbach, PSG, Atletico Madril eta Atalanta taldeek final-zortzirenetarako txartelak eskuratu dituzte.

B multzoan, Real Madrilek garaipena lortu du Borussia Mönchengladbachen aurka (2-0) eta hurrengo fasera pasa da multzoko lider moduan. Gladbachek ere aurrera egin du multzoko bigarren sailkatu gisa. Bestalde, Interrek eta Shakhtar Donetskek golik gabe berdindu dute (0-0). Shakhtar Europa Ligan egongo da, eta Inter kanporatuta geratu da.

Atletico Madril ere final-zortzirenetan egongo da Salzburgi irabazita (0-2) A multzoko bigarren sailkatu moduan. Bayern liderrak beste garaipena bat lortu du Lokomotiv mendean hartuta (2-0). Salzburg da Europa Ligara joango den taldea.

Asteazken honetan, asteartean atzeratu zen PSG-Instanbul Basaksehir (5-1) partida jokatu da, eta frantziarrek hurrengo fasera sailkatzea lortu dute, multzoko lidertza eskuratuta. Leipzig izan da multzoko bigarrena, eta Manchester United Europa Ligan lehiatuko da.

D multzoan, Atalantak Ajaxi irabazi dio (0-1) eta final-zoztziremetarako txartela eskuratu du. Italiarrak multzoko bigarren postuan amaitu dute. Liverpool liderrak bana berdindu du Midtjylanden kontra (1-1).

Azkenik, C multzoan Europa Ligara zein talde sailkatuko egon da jokoan. Manchester City liderrak garaipena lortu du Olympique Marsellaren aurka (3-0) eta Porto multzoko bigarren sailkatuak Olympiacos (0-2) mendean hartu du. Ondorioz, Olympiacosek Europa Ligan parte hartuko du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena