Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak

Atletico - Chelsea eta Lazio - Bayern, gaur, iluntzeko 21:00etan

EITB MEDIA

Asteazkenean Atalanta - Real Madril eta Borussia M'Gladbach - Manchester City partidak jokatuko dira

  • César Azpilikueta

    César Azpilikueta. Argazkia: EFE

Gaur Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako bi partida jokatuko dira, alde batetik Lazio-Bayern Munich, eta bestetik, Chelsea-Atletico.

Chelsea taldeko Cesar Azpilikueta kapitainak bere taldea hurrengo kanporaketarako sailkapena lortzeko aukera asko dituela uste du, "bi taldeak sasoiko gaude eta bolada onean, gainera Atletico lider da Santander Ligan. Aurreko urtean kolpe handia jaso genuen Bayern Munichenen kontra eta aurten aurrera egin nahi dugu eta arantza hori kendu", adierazi du nafarrak EFEk egindako elkarrizketan.

Final-zortzirenetako joaneko lau partida jokatu dira jada. PSGk garaipena lortu zuen Bartzelonaren aurka (1-4), Liverpoolek mendean hartu zuen Leipzig (0-2), Borussia Dortmundek Sevillari irabazi dio (2-3), eta Porto garaile atera da Juventusen kontra (2-1). 

FINAL-ZORTZIRENAK

Otsailak 23, asteartea

(21:00) Atletico - Chelsea

(21:00) Lazio - Bayern

Otsailak 24, asteazkena

(21:00) Atalanta - Real Madril

(21:00) Borussia M'Gladbach - Manchester City

Otsailak 16 , asteartea

Bartzelona 1-4 Paris Saint Germain

Leipzig 0-2 Liverpool

Otsailak 17, asteazkena

Porto 2-1 Juventus

Sevilla 2-3 Borussia Dortmund