Txapeldunen Liga
Multzoetako fasea
Txapeldunen Liga: Final-zortzirenetara heltzeko azken aukera
Erredakzioa
Astearte honetan Txapeldunen Ligako multzoetako fasearen azken jardunaldia hasiko da, Chelsea-Valentzia partidarik onena delarik.
-
Bayern Leverkusen- Chelsea, artxibozko irudia. Argazkia: EFE
Txapeldunen Ligako multzoetako fasea amaitzear dago. Astearte honetan seigarren jardunaldia hasiko da eta sailkatuko diren taldeak ezagutuko dira. Partidarik onena E multzoko Chelsea- Valentzia izango da. Bi taldeek garaipena lortu behar dute, final-zortzirenetarako beste txartela Bayern Leverkusenen esku dagoelako
F multzoan, Arsenal sailkatuta dago eta horregatik tramitezko partida jokatuko du Olinpiakosen kontra. Greziako taldeak, Borussiak eta O. Marseillak, berriz, final-zortzirenetako azken postua eskuratu nahi dute.
G multzoan Apoel sailkatuta dago eta Shakhtarren kontra jokatu behar izango du. Bitartean, Portok eta Zenitek final-zortzirenetarako sailkapena lortu nahi izango dute hil ala biziko partida batean.
Azkenik, H multzoan ia dena erabakita dago. Bartzelona eta Milan sailkatuta daude. Batek eta Viktoriak, aldiz, Europa Leaguerako sailkapena ematen duen postua bilatuko dute.
Astearteko partidak:
Genk-Bayern Leverkusen
Chelsea-Valentzia
Olinpiakos-Arsenal
Borussia Dortmund- O. Marseilla
Apoel Nicosia- Shakhtar Donetsk
Porto-Zenit S. Petersburgo
Bartzelona-Bate Borisov
Viktoria Pilsen-Milan