Itxi

Txapeldunen Liga

Joaneko partidak

Txapeldunen Ligako aurretiko faseko emaitzak

EITB MEDIA

Shakhtar, Salzburgo, Sheriff, Benfica, Malmö eta Young Boys taldeek abantaila lortu dute joaneko partidetan.

  • Shakhtarren iazko Txapeldunen Ligako irudia. EFE

    Shakhtarren iazko Txapeldunen Ligako irudia. EFE

Aste honetan Txapeldunen Ligako aurretiko faseko joaneko partidak jokatzen ari dira.

Abuztuaren 17an, Shakhtar Donetsk, Salzburgo eta Sheriff Tiraspol taldeek irabazi, eta abantaila erdietsi dute bueltako partidetarako.

Shakhtar etxetik at garaipena eskuratu zuen bakarra izan zen, AS Monako 0-1 gaindituta (Pedrinhok egin zuen gola 19. minutuan). Sheriff Tiraspolek, aldiz, eskura du multzoen faserako txartela, Dinamo Zagreb jipoitu baitzuen (3-0), eta, azkenik, Salzburgok 2-1 hartu zuen mendean Brondby, baina Suedian erabakiko da kanporaketa.

Abuztuaren 18an jokatu diren joaneko neurketetan, Benficak garaipena loru du PSV Eindhovenen aurka, Malmök kanporaketa bideratuta utzi du Lodogoresti irabazita (2-0), eta Young Boysek Ferencvaros mendean hartu du (3-2).

EMAITZAK

Abuztuak 17

Salzburgo 2-1 Brondby

Monako 0-1 Shakhtar Donetsk

Sheriff Tiraspol 3-0 Dinamo Zagreb

Abuztuak 18

Benfica 2-1 PSV Eindhoven

Malmö 2-0 Ludogorets

Young Boys 3-2 Ferencvaros