Itxi

Txapeldunen Liga

Asteazken honetan

Liverpool - Atletico Madril, Porto - Milan eta Borussia Dortmund - Ajax, 4. jardunaldiko partida handiak

A. B. E. | EITB Media

A, B, C eta D multzoetako taldeen txanda izango da asteazken honetan, Txapeldunen Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldian.

  • Liverpool

    Liverpooleko jokalariak Brightoni sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Asteazken honetan Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetan dauden taldeek laugarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte. Real Madril - Shakhtar Donetsk eta Milan - Porto neurketek irekiko dute jardunaldia 18:45ean. Beste norgehiagoka guztiak 21:00etan hasiko dira.

Liverpoolek eta Atletico Madrilek Anfielden jokatuko duten partida da azpimarragarrienetako bat. Ingalaterrako taldea da B multzoko liderra 9 punturekin eta Atletico Madril bigarren da 4 punturekin. Multzo honetan beste norgehiagoka handi bat ikusi ahalko da; zehazki, Portoren (4 puntu) eta Milanen (0 puntu) artekoa.

Neurketa handiekin jarraituta, C multzoan, Borussia Dortmund eta Ajax arituko dira nor baino nor Signal Iduna Parken. Herbehereetako taldea da liderra 9 punturekin eta Borussia Dortmund bigarren postuan dago, 6 punturekin. Bestalde, Sporting Lisboak (3 puntu) Besiktas (0 puntu) hartuko du.

D multzoan Real Madrilek Shakhtar Donetsk izango du aurkari Santiago Bernabeu estadioan, eta Interrek Sheriffi egingo dio bisita. Sheriffek eta Real Madrilek 6na puntu dituzte, Interrek 4 puntu ditu, eta Shakhtarrek puntu bakarra erdietsi du orain arte.

Manchester City - Brujas eta RB Leipzig – PSG dira A multzoko partidak. Paris Saint-Germain dago sailkapenaren buruan 7 punturekin, City bigarren da 6 punturekin, Brujas hirugarren da 4 punturekin eta oraindik punturik lortu ez duen Leipzig da azkena.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena