Txapeldunen Liga
Barça-Milan (3-1)
Ibrahimovicek Mourinhoren kexak ulertzen ditu
Erredakzioa
Suediako telebista batek egin zion elkarrizketan, epaileak adierazitako bi penaltiei buruz hitz egin zuen, ironiaz.
-
Zlatan Ibrahimovic. Argazkia: EFE
FC Bartzelonak Txapeldunen Ligako finalerdietarako txartela lortu du Milan, final-laurdenetan, kanporatuta. Camp Noun 3-1 nagusitu ziren katalanak.
Ibrahimovicek Jose Mourinhoren kexak ulertzen dituela adierazi zuen partida bukatutakoan. Suediako telebista batek egin zion elkarrizketan, epaileak adierazitako bi penaltiei buruz hitz egin zuen, ironiaz. "Orain ulertzen dut Mourinho Camp Noura etortzen denean", esan du aurrelariak.