Txapeldunen Liga
Helburua, Municheko finala
Chelsea-Bartzelona eta Bayern-Real Madril, finalerdiak
Erredakzioa
Joaneko partidak apirilaren 17an eta 18an jokatuko dira eta itzulikoak hilabete bereko 24an eta 25ean.
-
Bayern Munich. Argazkia: EFE
Dagoeneko erabakita daude aurtengo Txapeldunen Ligako finalerdiak: Bayern Munich-Real Madril eta Chelsea-FC Bartzelona. Azpimarratzekoa da itzuliko partidak Santiago Bernabeun eta Camp Noun jokatuko direla.
Apirilaren 17an neurtuko dituzte indarrak Bayernek eta Mourinhoren Real Madrilek, Munichen. Egun bat geroago, Stamford Bridgen jokatuko dute Chelseak eta FC Bartzelonak. Itzuliko neurketak, apirilaren 24an eta 25ean.