Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (itzulikoa)
Manchester United, Atletico Madril, Ajax eta Benfica, final-laurdenetarako sailkapenaren bila
EITB Media
Unitedek Atletico hartuko du gaur Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan; joaneko neurketa berdinduta amaitu zen (1-1). Bestalde, Ajaxek eta Benficak Amsterdamen jokatuko dute; joanekoan 2-2 berdindu zuten.
-
Pogba eta Cavani, Manchester Unitedeko jokalariak. Argazkia: EFE
Gaur Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidak jokatuko dira, 21:00etan. Manchester United, Atletico Madril, Ajax eta Benfica taldeek final-laurdenetarako txartelak izango dituzte jokoan.
Old Trafforden neurtuko dira Manchster United eta Atletico Madril. Joaneko norgehiagoka bana berdinduta (1-1) amaitu zen, eta irabazten duenak egingo du aurrera. Unitedek mendean hartu zuen Tottenham larunbatean, Cristiano Ronaldok hiru gol sartu zituen neurketan. Atleticok garaipena lortu zuen Cadizen aurka ostiralean. Ingalaterrako taldearen zalantza bakarra da Luke Shaw hasieratik jokatzeko prest egongo den ala ez. Madrilgo taldean, zalantzan dago Gimenezen parte-hartzea, baina prest daude Hermoso eta Kondogbia. Bestalde, min hartuta daude Vrsaljko, Lemar, Cunha eta Wass. Carrascok ezingo du jokatu, zigortuta dagoelako.
Amsterdameko Johan Cruyff estadioan Ajax eta Benfica ariko dira nor baino nor. Joaneko partidan bina berdindu (2-2) zuten. Ajaxen ez dira jokatzeko prest egongo min hartuta dauden Gorter, Klaiber, Pasveer eta Stekelenburg, baina Ten Hag entrenatzaileak prest ditu ohiko jokalariak. Benficak ere bajak ditu, Lucas Verissimo, Pinho eta Seferovicmin hartuta baitaude. Portugaldo taldean, prest dago joanekoan gol bat sartu zuen Yaremchuk ukrainarra.