Itxi

Txapeldunen Liga

Larunbatean, 20:45ean

Bayernek bosgarren Championsa nahi du eta Chelsea, lehenengoaren bila

Erredakzioa

Alemaniarrek etxean jokatzen dute finala eta bosgarren aldiz irabazi nahi dute Europako Kopa. Chelseak, aldiz, dena aurka du eta Europako txapelketa gorena irabazita historia egitea du helburu.

  • Municheko Allianz Arenan jokatuko da Txapeldunen Ligako finala. Argazkia: EFE

Bayern Munich eta Chelsea ariko dira nor baino nor Txapeldunen Ligako finalean larubat honetan. Municheko Allianz Arenan jokatuko da finala, Bayernen etxean, eta alemaniarrak dira faboritoak. Biak titulu hau irabazteko hautagai nagusiak ziren taldeak kanporatzetik datoz; Bartzelona eta Real Madril hain zuzen.

Municheko taldeak bere bosgarren Europako Kopa irabazi nahi du bere zaleen aurrean. Bayernek Europako Kopa hiru aldiz jarraian irabazi zuen 1974, 1975 eta 1976. urteetan. Ondoren, 25 urte itxaron behar izan zuten berriro titulua eskuratu ahal izateko. Bayernek eskuratu duen azken Txapeldunen Liga 2001ean irabazi zuen. Finalean Valentziaren aurka jokatu zuen eta 1-1eko emaitzarekin bukatu zen partida. Penaltien txandan erabaki zen irabazlea eta Bayern nagusitu zen (5-4).

Bestalde, Chelseak ez du oraindik txapelketa hau inoiz irabazi eta aurten du aukera. Bere historian lehen aldiz irabazi nahi dute Txapeldunen Liga Londresekoek. 2008an jokatu zuten bere historiako Championseko lehen finala. Manchester United izan zuten aurkari eta partida 1-1 berdinduta bukatu ondoren penaltien txandan erabaki zen txapelduna. Unitedek irabazi zuen (6-5) sei penati sartuta, Chelseak 5 sartu zituen artean. Cristiano Ronaldok huts egin zuen Uniteden penalti bakarra; Chelsean, aldiz, Terryk (bosgarren penaltia) eta Anelkak (Zazpigarren penaltia) huts egin zuten eta titulu gabe geratu ziren. 2009an ere, Chelsea finalean sartzetik gertu egon zen, baina finalerdietan Bartzelonaren aurka jokatu zuen eta epailearen lan txarragatik finalik gabe geratu zen orduan Mourinhok zuzentzen zuen talde ingelesa.