Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

TKEk ez du positiborik antzeman 103 kontroletan

Erredakzioa

EPOrh hautemateko 22 kontrol egin dituzte, CERA detektatzeko beste 12 eta hemoglobina sintetikoak aurkitzeko bi.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Traineru Kluben Elkarteak (TKE) dopinaren aurkako 103 kontrol egin ditu 2012 denboraldian zehar. "Legez kanpoko substantzia edo metodorik erabili ez" dela demostratu dute laborategian egindako kontrolek, TKEren arabera.

Gaur argitaratutako komunikatuan, San Miguel Ligako hamabi traineruak biltzen dituen erakundeak 103 kontrolak azaldu ditu. Dopinaren aurkako kontrol horietatik 55 "lehiaketan" egin ziren eta beste 48 "lehiaketatik at".

Azterketa horietan "EPOrh hautemateko 22 kontrol berezi egin dituzte, CERA detektatzeko beste 12 odol lagin fisiologiko bildu dira eta aurten nobedade bezala, hemoglobina sintetikoak aurkitzeko bi kontrol egin dituzte".

102 odol lagin

Dopinaren kontroletaz gain, denboraldian arraunlarien 102 odol lagin bildu ditu elkarteak "parametro hematologikoak" aztertzeko; izan ere, "dopinak sortutako aldaketak antzematea posible zen".

"Odolean egindako azterketek ez dute dopin substantzien erabilpenik hauteman", azpimarratu du TKEk.