Lau t'erdikoa
Final-laurdenak
Olaizola, kaiolako finalerdietara
Erredakzioa
Goizuetako pilotariak uste baino zailagoa izan du kanporatuta zegoen Joseba Ezkurdiaren kontrako partida finalerdietako txartela eskuratzeko (22-16).
Aimar Olaizola, lau t'erdiko iazko txapelduna, finalerdietan izango da aurten ere. Final-laurdenetako ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldian, garaipena behar zuen Joseba Ezkurdiaren kontra finalerdietarako txartela lortzeko.
Ezkurdiak, kanporatuta egon arren, partida bikaina egin zuen, eta Aimarrek ez zuen aise irabazi. Zazpi berdinketa izan ziren markagailuan: 3-3, 5-5, 7-7, 8-8, 11-11 eta 12-12. Hortik aurrera, Olaizola handia agertu zen eta aldea jarri zuen markagailuan (18-12).
Azkenean, 22-16ko emaitzarekin nagusitu zen Goizuetako pilotaria, eta Saralegiren kontra neurtuko ditu indarrak finalerdietan. Partida amaitutakoan, garrantzitsuena garaipena zela esan zuen Olaizolak, baina ez zela gustura aritu aitortu zuen.
Finalerdiak
Martinez de Irujo - Bengoetxea
Saralegi - Aimar Olaizola
Olaizola-Ezkurdia, partida tantoz tanto:
1-0., 2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 3-3, 4-3, 5-3, 5-4, 5-5, 6-5, 7-5, 7-7, 8-7, 8-8, 8-9, 8-10, 9-10, 10-10, 11-10, 11-11, 11-12, 12-12, 18-12, 18-13, 18-14, 18-15, 19-15, 20-15, 20-16, 21-16 eta 22-16.