Publizitatea
Itxi

2017/07/05

13:50

Bilbao Basket

Bi denboraldirako

RETAbet Bilbao Basketek Ricardo Fischer fitxatu du

Erredakzioa

Joko-antolatzaile brasildarrak bi denboraldirako kontratua sinatu du talde bizkaitarrarekin. 1,85 metroko altuera du, eta 27 urte ditu. Brasileko selekzioan jokatutakoa da.

  • Ricardo Fischer. Agazkia: Bilbao Basket

    Ricardo Fischer. Agazkia: Bilbao Basket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

RETAbet Bilbao Basketek Ricardo Fischer joko-antolatzailea fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Jokalari brasildarrak 1,85 metroko altuera du, eta 27 urte ditu. Austriako nazionalitatea du, eta Brasileko selekzioarekin jokatutakoa da.

Fischerrek Brasileko Hebraica do Sao Paulo taldean hasi zuen bere ibilbide profesionala. Ondoren, bi urte jokatu zituen Suitzako ligan, Besiktasen ere jokatu zuen eta Fortitudo Bolonian ere ibili zen. Italian jokatu ostean Brasilera bueltatu zen Sao Josen jokatzeko. Sao Josetik pasa ostean Bauru taldearekin sinatu zuen kontratua eta 2015-2016. denboraldian Ameriketako Ligan asistentzia gehien eman zituen jokalaria izan zen. 2016ko martxoan belauneko lesio larria izan zuen Flamengo jokalaria zela eta 2016ko azaroara arte jokatu gabe egon zen.

 

n zen.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena