Itxi

Baskonia

Play offa, laugarren partida

Bosgarren partida jokatzeko Baskoniak garaipena behar du

Agentziak | Erredakzioa

Partida iluntzeko 21:00etan jokatuko da ostegunean eta Buesa Arena jendez gainezka egongo da berriro ere; zaleen babesa eta laguntza oso garrantzitsua izaten ari da.

Kirolbet Baskoniak ez ditu aukera handirik, irabazi ala irabazi behar du Euroligan jarraitzeko. Fenerbahce Dogusen kontra Buesa Arenan jokatutako hirugarren neurketan 88-83 irabazi zuten gasteiztarrek eta osteguneko neurketan ere irabazi beharko dute.

Partida iluntzeko 21:00etan jokatuko da eta Buesa Arena jendez gainezka egongo da berriro ere, zaleen babesa eta laguntza oso garrantzitsua izaten ari da.

Badirudi Pedro Martinezek Jayson Granger prest izango duela bart minutu batzuk jokatu eta gero; Ilimane Diop ere jokatzeko dago.

Azken partida horretan Brad Wanamaker jokalaria oso ondo defendatu zuten jokalari gasteiztarrek eta gauza bera egin beharko dute osteguneko neurketan. Era berean, Jan Vesely, play offetako jokalarirk baliotsuena, gelditzea ere ezinbestekoa izango da.

Beraz, kanporaketa berdintzeko partida borobila egin beharko du berriro ere Baskoniak.