Itxi

Baskonia

Euroliga

600 lagun izango dira Buesa Arenako harmailetan

eitb.eus

San Petersburgoko Zenit eta Moskuko Khimki taldeei aurre egiteko, Baskoniak 200 zale gehiagoren babesa izango du etxean.

  • Más público en el Buesa Arena

    Más público en el Buesa Arena

TD Systems Baskoniako Fernando Buesa Arena pabiloian 600 zale izango dira Euroligako hurrengo bi partidetan.

Asteartean, urriaren 13an, Baskoniak San Petersburgoko Zenit hartuko du eta ostiralean, hilaren 16an, Moskuko Khimki taldea.

Guztira 600 pertsonentzat ematen zuen baimena Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, orain 200 gehiago izango dira. Euroligako protokolak esaten du 200 pertsona behar direla ekitaldiaren antolakuntzarako, tartean, jokalariak, teknikariak, epaileak, telebistako langileak, segurtasuna, garbiketako jendea etab. daude.

Beraz, 600 sarrera izango dira zaleentzat, 300 enpresetako abonatuentzat eta beste 300 abonatu partikularrentzat. Euroligako neurketa ikusteko zozketa batean sartu beharko dira talde gasteiztarraren abonatu horiek eserlekua aukeratuko dituzte.

Saski Baskoniak oso zale gutxi direla esan eta lanean jarriatzen du kopurua handitzeko.