Itxi

Baskonia

Gescrap Bizkaia-Caja Laboral

Prigionirentzat mentalizazio da gakoa

Erredakzioa

Partidari garrantzi handia eman dio argentinarrak, baina taldea mota honetako partidak jokatzera ohituta dagoela gogoarazi du.

  • Prigioni, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Prigioni, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Pablo Prigioni Caja Laboraleko jokalariaren ustez mentalizazio izango da Gescrap Bizkaia taldearen aurkako partidaren gakoa. Ostegunean Euroligako partida jokatuko dute Ivanovicen gizonek Bilbon, hil ala biziko partida.

Funtsezkoena partida osoan zehar "buruarekin jokatzea" dela azpimarratu du Prigionik prentsaurrekoan. Kontzentratuta jokatzea erabakigarritzat jo du argentinarrak. Miribillan Euroligan aurrera egitea izango du jokoan Baskoniak. Irabaztekotan, Top16an izango dira, baina galtzen badute txapelketatik kanpo gera daitezke.

Partidari garrantzi handia eman dio Prigionik, baina taldea mota honetako partidak jokatzera ohituta dagoela gogoarazi du.