Itxi

Baskonia

Madrilen

Baskoniak galdu egin du Real Madrilekin, Euroligan (89-74)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gasteiztarrek ezin izan zioten Pablo Lasok zuzentzen duen taldeari irabazi, Euroligako 21. jardunaldiko partidan.

  • Jeff Taylor (Real Madril) eta

    Jeff Taylor (Real Madril) eta Steven Enoch (Baskonia). Argazkia: Efe.

Real Madrilek mendean hartu du Bitci Baskoa 89 eta 74, Guerschon Yabusele, Alberto Abalde eta Anthony Randolph hirukoteak egindako partida bikainari esker.

Madrildarrek erasoan geldiezin hasi dute neurketa, eta 3:30 jokatuta, 11 eta 6 izan dira aurretik. Ondorioz, Neven Spahijak partida eten egin behar izan du, Pablo Lasoren taldeak baloi guztiak saskiratzen zituela ikusita. Lehen laurden horretan, 25 puntu egin dizkio Real Madrilek Baskoniari. Walter Tavares baja izan da azken orduan covid-19an positibo emateagatik, baina arabarrek ez  dute hori aprobetxatzen jakin.

Bigarren laurdenean, madrildarrek erasoan barkatu barik jarraitu dute, eta Baskoniak ez du asmatu aurkaria geldiarazteko orduan. Pausu bat atzetik joan da beti Gasteizko taldea.

Atsedenaldira 50-35 iritsi dira. Baldwin ez da batere eroso egon, 6 puntu egin ditu lehen zatian, Jason Granger ere makal aritu da, beste 6 punturekin, eta Rokas Giedraitisek ez du bere jokoarekin asmatu eta 5 puntu egin ditu bakarrik.

Atsedenaldiaren ostean gauzak ez dira asko aldatu. Madril jaun eta jabe izaten jarraitu du errebotean, eta Baskoniaren gaitasun handienak desaktibatu egin ditu.  

Horrela, hirugarren laurdena 69-50 bukatu da.

Azken 10 minutuetan Lasoren taldeak erritmoa apur bat jaitsi du, eta erasoan ere ez dira hain eraginkorrak izan. Baskoniak markagailuko aldea murrizteko aprobetxatu du, baina madrildarrei arazo gehiago sortu barik. Bukaeran, 89-74, Real Madrilen alde.

Fitxa teknikoa:

89 - Real Madril (25+25+19+20): Causeur (7), Abalde (15), Poirier (11), Yabusele (17) y Taylor (10) -hasierako taldea-, Williams-Goss, Randolph (13), Heurtel (3), Hanga, LLull (3) eta Thompkins (10).

74 - Bitci Baskonia (17+18+15+24): Baldwin (16), Granger (8), Enoch (11), A. Peters (8) y Giedraitis (10) -hasierako taldea-, L. Peters (6), Sedekerskis (4), Fontecchio (2), Costello (9) eta Kurucs.