Saskibaloia
93-94
Bartzelona, Errege Kopako txapeldun
Agentziak | Erredakzioa
Luzapenean irabazi dio Kataluniako taldeak Real Madrili, eta oso amaiera estu baten ostean, bere palmareseko 25. Errege Kopa eskuratu du.
-
Bartzeloa, Kopako txapeldun / Argazkia: EFE.
Bartzelona Lassak eskuratu du saskibaloiko Errege Kopa, Real Madrili luzapenean irabazita (93-94), Madrilgo WiZink Centerren.
Zuriei berriz gailenduta eta iazko titulua berretsita, Kataluniako taldea 25. Kopa eskuratu du. Real Madril gertuago dute orain palmaresean. 27 dituzte zuriek.
Bi taldeek irabazita eta galduta izan dute norgehiagoka zoro bat, behin baino gehiagotan.
Svetislav Pesicen taldearentzat partida bukatuta zegoela ematen zuen atsedenaldiaren ostean, baina 25-11eko partzialari esker aldendu da anfitrioia. Bartzelonak kolpea itzuli du azken laurdenean, eta kontrola mantendu du Llullek behartu duen luzapenean. Azken segundora arte ez da finala erabaki.
Epaileek berrikusi behar izan dute Anthony Randolphen tapoi bat segundo bakar bat falta zenean. Azkenean, Bartzelonaren saskiratzea ontzat eman dute, eta garaipena kataluniarrek eskuratu dute.
FITXA TEKNIKOA
Real Madril: Causeur (14), Randolph (16), Campazzo (19), Ayón (12) eta Deck (2) —hasierako taldea—, Rudy (5), Llull (13), Reyes (2), Carroll (5), Tavares (2) eta Taylor (3).
Bartzelona Lassa: Pangos (10), Ribas (2), Singleton (4), Claver (15) eta Tomic (14) —hasierako taldea—, Seraphin (6), Hanga (2), Heurtel (22), Oriola (7) eta Kuric (12).
Partzialak: 16-20, 19-15, 25-11, 17-31 eta 16-17.