Txirrindularitza
Ustezko dopin kasua
Riisen ustez, ez dago 'inolako arrazoirik' Contadorri ez sinesteko
Erredakzioa
"Joko polititikoa" bihurtuko den beldur dago Saxo Bankeko kirol zuzendariak, Danimarkako DR telebistan esandakoaren arabera.
Bjarne Riis Saxo Bankeko kirol zuzendariak bere babesa eskaini dio Alberto Contadorri. Pintokoak Danimarkako taldean korrituko du hurrengo hiru denboraldietan.
"Contadorrekin izan naiz eta ez dago inolako arrazoiri berari ez sinesteko, baina joko polititikoa bihurtuko den beldur nago", esan du Riisek DR telebista daniarrean.
Dena den, dena konpontzea espero du txirrindulari ohiak, "alde guztien onurako".