Itxi

Txirrindularitza

Belgikako aldizkari bat

'Humo' aldizkariak Contadorrek odol-autotransfuzioa egin duela dio

Erredakzioa

Astana taldeko barne iturri baten hitzen arabera, txirrindulari espainiarraren odolak clenbuterola zuen.

Belgikako ''Humo'' aldizkariak adierazi duenez, Contadorrek odol-autotransfuzio bat egin zuen Frantziako Tourrean. Odol horrek clembuterol arrastoak zituela azaltzen da artikulu batean.

Publikazioak Astana taldeko iturri bat aipatzen du eta honen ustetan Contadorren odolak clenbuterol arrastoak zituen, txirrindulariak argaltzeko sendabide bat jaso baitzuen Dauphine Libere aurretik. Proba horretan Pintoko kirolariak kilo batzuk gehiagorekin parte hartu zuen eta bigarren gelditu zen sailkapen nagusian.

"Contadorrek kilo batzuk gehiago zituen. Horretarako erabiltzen da clenbuterola: azken kilo horiek galtzeko, giharretako masa galdu gabe edota masa hori irabazteko", azladu du identifikatu ez den iturriak.