Itxi

Txirrindularitza

Ez dator bat informazioekin

Contadorrek epaitegira eramango ditu difamatu duten komunikabideak

Erredakzioa

Txirrindulari madrildarrak ezeztatu egiten ditu komunikabide batzuk publikatutako informazioak eta salatu egingo ditu.

Alberto Contador txirrindulariak EFE agentziari argitu dio epaitegira eramango dituela "informazio dimafamagarriak" publikatu dituzten komunikabideak. Contador ustezko doping kasuan sartuta dago Clembuterolagatik.

Contadorren abokatuek adierazi dute egia esaten ez duten eta ezer frogatu gabe atera diren publikazioen eta etorkizunean aterako direnen arduradunak epaitegietara eramango dituztela.

Txirrindulari madrildarra ez dator bat publikatu diren informazio batzuekin eta errugabea dela ere dio UCIko agiriek eta azterketek hala azaltzen duten moduan.