Itxi

Txirrindularitza

PROFILA

2021eko Espainiako Itzuliko 3. etapa, abuztuaren 16an: Santo Domingo de Silos - Picon Blanco

EITB MEDIA

Txirrindulariek lasterketako lehenengo egun garrantzitsua izango dute aurrez aurre, Picon Blanco 1. mailako mendate gogorrean amaituko dena.

  • PErfil de la etapa 3 de la Vuelta a España.

    PErfil de la etapa 3 de la Vuelta a España. Foto: Unipublic

Espainiako Itzulia hasi besterik ez da egin, baina txirrindulariek lasterketako lehendabiziko egun garrantzitsua izango dute astelehen honetan, Santo Domingo de Silosen hasi eta Picon Blanco 1. mailako mendatean amaituko den hirugarren etapa jokatuko baitute, 202,8 kilometrokoa.

Picon Blancok Burgosko Itzuliko etapa baten amaiera hartu du azken bost edizioetatik lautan. Bertan irabazi dute, besteak beste, Mikel Landa arabarrak eta Miguel Angel 'Superman' Lopez kolonbiarrak, baita Ivan Ramiro Sosa kolonbiarrak eta Remco Evenepoel belgikarrak ere.

Aurten Picon Blanco ez da etapa amaiera izan, baina Romain Bardet frantziarrak (baliteke honek ere zeresanik izatea etapa honetan) erakustaldia eman zuen mendatea jaisten, eta bera nagusitu zen Espinosa de los Monteros herriko helmugan.

7,6 kilometroko igoera da, % 9,3ko batez besteko maldekin, baina % 18ko malda pikoak ditu bi tartetan. Azken igoeraren aurretik, Manquillo (hasieran) eta Bocos (Picon Blancoren aurretik) 3. mailako mendateak igo beharko dituzte.