Itxi

Txirrindularitza

9. etapa, Espainiako Itzulia

Damiano Caruso izan da irabazlea Velefiqueko mendatean

EITB MEDIA

Primoz Roglicek lider jarraitzen du, aldeak handituta. Mikel Landa, aldiz, talde nagusitik at geratu da eta denbora asko galdu du sailkapen nagusian.

1:05
Damiano Caruso

Damiano Carusok irabazi du Velefiqueko mendatean amaitu den Espainiako Itzuliaren 9. etapa. Primoz Roglic esloveniarrak lidertzari eutsi dio, eta baita aldeak handitu ere. Mikel Landa, aldiz, talde nagusitik at geratu da, eta denbora asko galdu du sailkapen nagusian.

Bahrain-Victorious taldeko italiarra bakar-bakarrik helmugaratu da Velefiquen, 5 ordu, 3 minutu eta 14 segundoko denbora eginez. Primoz Roglic (1'05"-ra) eta Enric Mas (1'06"-ra) sailkatu dira ondoren.

Horrenbestez, Jumbo-Vismako esloveniarrak sailkapen nagusiko lidertza indartu du. 9. etapako denborak kontuan hartuz, Enric Masek (sailkapeneko bigarrena) 28 segundora du Roglic, eta Miguel Angel Lopez kolonbiarrak, aldiz, 1'21"-ra.

Bestalde, Mikel Landak ezin izan dio faboritoen erritmoari eutsi, eta atzean geratu da Velefique mendatean gora. Hala, euskaldunak denbora asko galdu du eta sailkapen nagusiko borrakatik at geratu da.

9. etapako sailkapena:

1 - CARUSO Damiano (Bahrain-Victorious) 5:03:14

2 - ROGLIC Primoz (Team Jumbo-Visma) 1:05

3 - MAS Enric (Movistar Team) 1:06

4 - HAIG Jack (Bahrain-Victorious) 1:44

5 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) 1:44

6 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) 1:44

7 - MADER Gino (Bahrain-Victorious) 2:07

8 - CICCONE Giulio (Trek-Segafredo) 2:10

9 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) 2:10

10 - DE LA CRUZ David (UAE-Team Emirates) 2:40

Sailkapen nagusia:

1 - ROGLIC Primoz (Team Jumbo-Visma) 34:18:53

2 - MAS Enric (Movistar Team) 0:28

3 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) 1:21

4 - HAIG Jack (Bahrain-Victorious) 1:42

5 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) 1:52

6 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) 2:07

7 - CICCONE Giulio (Trek-Segafredo) 2:39

8 - KUSS Sepp (Team Jumbo-Visma) 2:40

9 - GROßSCHARTNER Felix (BORA-hansgrohe) 3:25

10 - DE LA CRUZ David (UAE-Team Emirates) 3:55

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena