Itxi

Txirrindularitza

7. etapa

Vingegaardek nagusitasunez irabazi du Tirreno-Adriaticoko itzulia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Danimarkarrak bigarren garaipena jarraian lortu du Italiako itzulian, eta Juan Ayuso izan da Frantziako Tourreko irabazle bikoitzaren aurkari onena.

  • Vingegaardek nagusitasunez irabazi du Tirreno-Adriaticoko itzulia Argazkia: EFE

    Vingegaardek nagusitasunez irabazi du Tirreno-Adriaticoko itzulia Argazkia: EFE

Jonas Vingegaardek ez du ezustekorik eman, eta bere lehen hiruhortza irabazi du igande honetan, aurreko bi etapetan egindako bi erakustaldiak baliatuz. Bestalde, Jonathan Milanek (Lidl-Trek) irabazi du gaurko etapa, San Benedetto del Tronton hasi eta bukatu den 154 kilometroko etapa.

Horrela, bada, 2022ko txapeldunordeak ez dio bere aukerari ihes egiten utzi Tirreno-Adriaticoko itzulia bere palmaresera gehitzeko, bi Frantziako Tour jarraian irabazi eta gero. Izan ere, Italiako lasterketak jabe bakarra izan du, ibilbide bakoitza bikain kudeatu duen txirrindularia, une garrantzitsuenetan nagusitasuna erakutsi duena eraso paregabe eta gupidagabeekin.

Juan Ayuso (UAE) izan da bigarren sailkapen orokorrean, 1:24 minutura, eta maillot zuria jantzi du, lasterketako gazte onenarena. Horrez gain, lehen etapa irabazi zuen, erlojupekoa, eta bigarren amaitu du bi etapatan.

Klase magistrala izan da Vingegaardek Tirreno-Adriaticoko itzulian eman duena. 7. etapa, bestalde, San Benedetto del Tronton korritu da, eta amaieran txirrindulariek 5 itzuli eman behar izan dizkiote 15 kilometroko zirkuituari. Gaurko hasierako ihesaren aurrean, tropelak amore eman du, eta danimarkarrak arazorik gabe kontrolatu du. Azkenean, Jonathan Milan nagusitu da, esprint bikaina eginda. 

7. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - MILAN Jonathan (Lidl) 3:15:51

2 - KRISTOFF Alexander (Uno-X Mobility) d.b.

3 - CIMOLAI Davide (Movistar Team) d.b.

4 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d.b.

5 - ANIOLKOWSKI Stanislaw (Cofidis) d.b.

6 - CAPIOT Amaury (Arkéa) d. b.

7 - VENDRAME Andrea (Decathlon AG2R) d.b.

8 - LONARDI Giovanni (Team Polti Kometa) d.b.

9 - VENTURINI Clément (Arkéa) d.b.

10 - ZANONCELLO Enrico (VF Group) d.b.


SAILKAPEN OROKORRA:

1 - VINGEGAARD Jonas (Team Visma)  26:22:23

2 - AYUSO Juan (UAE) +1:24

3 - HINDLEY Jai (BORA) +1:52

4 - DEL TORO Isaac (UAE Team) +2:20

5 - O'CONNOR Ben (Decathlon AG2R) +2:24

6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) +2:25

7 - UIJTDEBROEKS Cian (Team VISMA) +3:10

8 - KÄMNA Lennard (BORA) +4:02

9 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +4:05

10 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) +4:24.