Korrika 2024
Apirilak 5
Pausoz pauso, Nafarroa hegoaldean jarraituko du Korrikak bigarren egunean
eitb.eus
Atzo Garestik abiatu eta gero, kilometroak eginez jarraituko du euskararen aldeko lasterketaren 21. edizioak ostiralarekin.


Bigarren egunez, AEK-k antolatzen duen lasterketa aurrera doa. Andosillan egingo dituzte goiztiarrenek eguneko lehen kilometroak, 01:04tik aurrera, eta, San Adrian, Milagro eta Arguedas igarota, 06:35ean Tuterara iritsiko da lekukoa.
Egunean zehar, Faltzesek, Erriberrik eta Tafallak (17:06) hartuko dute, besteak beste, 21. Korrika, eguna Zangozan (22:31) agurtu baino lehen.
Apirilak 5, ostirala
Andosilla 1:04
San Adrian 1:22
Azagra 1:58
Milagro 3:31
Cadreita 4:20
Arguedas 5:05
Tutera 6:28
Valtierra 10:40
Alesbes 12:30
Faltzes 14:14
Erriberri 16:27
Tafalla 17:06
Olleta 19:03
Eslaba 20:21
Oibar 21:55
Zangoza 22:31