Korrika 2024
Apirilak 7
Inoizko babesik handiena izan du Korrikak Ipar Euskal Herrian
eitb.eus
Hiru lurraldeetatik igaro ondoren, 18:00ak pasatxo zirenean sartu da euskaren aldeko lasterketa Baionara. Gauerdian muga igaroko dute korrikalariek, Hendaiatik Irunera.


Korrikalariek klika egin zutenetik hiru egunetara, Korrikaren 21. edizioak Nafarroa atzean utziko du, eta, Arnegitik Nafarroa Beherean sartu da. Lurralde horretako hiriburura, Donibane Garazira 02:47an iritsi da. Muskildi atzean utzita, 07:10ean Maulera helarazi dute lekukoa, eta besteak beste, Donapaleu (10:06) Hazparne (13:41) eta Kanbo (15:30) igarotako, 18:04 aldera sartu da Baionan.
Jendetza zuten zain Lapurdiko hiriburuan eta harrera beroa izan da.
Ikaragarria #Baiona ttipi-ttapa ehunka lagun #korrika
— AEK (@AEK_eus) 7 de abril de 2019
Segi aurrera #klika ozen #korrika21 pic.twitter.com/lVUeFNx6dD
Iparraldeko kulturgintza, kirol eta agente sozialez gain, inoiz baino babes instituzional gehiago jaso dute Korrikako antolatzaileek Ipar Euskal Herriko instituzioetatik. Hala, aurten, 40 herriko etxek eraman dute eta eramango dute eguna amaitu arte lekukoa (haien artean Baiona, Angelu, Hendaia, Donibane Lohizune, Biarritz edo Maulekoak).
Kanbon kargu garrantzitsuak ibili dira lekukoarekin korrika: Garapen Kontseilua, herriko etxea, Udalbiltza, Euskal Hirigune Elkargoa eta Auzapezen biltzarra, besteak beste:
Euskal Elkargoa eta Udalbiltza zubigintzan, elkarlanean, euskararen alde mugaz gaindi #kanbo #klika #KorrikaZuzenean #Korrika21 Bideoa: https://t.co/Z3IjPGNfLq pic.twitter.com/jREDKUbW8F
— AEK (@AEK_eus) 7 de abril de 2019
Eta Milafrangan lekukoa eraman dute Donostian, Wikimedia+Hezkuntza nazioarteko konferentzian parte hartu duten hainbat adituk, adibidez:
euskal wikilariek munduko kongresua antolatu Donostian, eta mundu osoko (gales, Népal, Jordania, argentina...) wikilariak #Korrika -ra eraman milafrangara pic.twitter.com/Hj4cNzGbhg
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) 7 de abril de 2019
Une berezia bizi izan da, gainera, 19:00ak aldera Bokaletik Angelura bitartean, neska arraunlariek Aturritik traineruan eraman baitute lekukoa.


Biarritz, Donibane Lohizune eta Ziburu zeharkatuta bukatuko du eguna Korrikak. Gauerdian, Hendaiatik Irunera igaroko da lekukoa eta Hondarribia, Behobia, Bera, Lesaka eta Etxalarretik igarota, goizean goiz Iparraldean sartuko da berriz ere.
Irudi zoragarriak utzi ditu gauak
Larunbatetik iganderako gaua oso berezia izan da korrikalarientzat. Elurra egin die Orreagan, Ibañeta gainean, eta muga inguru guztian:


Luzaiden, berriz, korrika egiteaz gain, dantza egiteko parada ere hartu dute euskaltzaleek:


Ondorengo orduetako ibilbidea eta ordutegiak
Kanbo 15:30
Uztaritze 16:39
Baiona 18:04
Biarritz 20:01
Bidarte 21:18
Donibane Lohizune 22:24
Ziburu 22:50
Hendaia 00:07
Irun 00:42
Hondarribia 00:54
Behobia 02:00
Bera 02:52
Lesaka 03:42
Etxalar 05:09
Sara 07:13
Hemen apirilaren 7 honetan Korrikak utzitako irudiak: