Korrika 2024
Apirilak 8
Baztan eta Nafarroa Garaia zeharkatuko ditu gaur Korrikak
eitb.eus
Lapurdi, Gipuzkoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia zapalduko ditu gaur euskararen aldeko lasterketak.
-
21. Korrika. Argazkia: AEK
Nekerako betarik ez da Korrikan, eta gaur ere kemenez aurre egiten ari dira lasterkariak erronkari. Hendaian (00:20) hasi du eguna Korrikak eta Gelbentzun (22:55) amaituko du.
Lekukoa Bidasoan zehar ibili eta gero, 02:52an hartu dute Korrika Beran, eta eguerdi aldean iritsi da Elizondora, Lesaka, Sara eta Ezpeleta atzean utzita.
Elizondon, esaterako, jendetza bildu da eta une zirraragarriak izan dira.
Zirrararagarria, #Elizondo! Zorionak eta mila esker! Zuek bezalakoei esker egingo du Euskal Herriak #klika! #korrika21 #KorrikaZuzenean pic.twitter.com/qbvC9j6mSa
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 8(a)
Nafarroan erabat murgildu aurretik, Korrikak azken kilometroak egin ditu Ipar Euskal Herria. Zuraiden, esaterako, lasterkari taldetxo bat osatu da.
Orain #Zuraide utzi eta #Ezpeleta du helburu Korrikak. Herri bat, mila#klika segi #korrika21 ! pic.twitter.com/TKnrDzy4vY
— AEK (@AEK_eus) 8 de abril de 2019
Ainhoatik igarotakoan, lekukoa Nafarroara egin du jauzi.
Leirek du lekukoa eta Antton ondoan, #Ainhoa hartuko du Korrikak eta Xaretan #klika egiteko gogo bizia da nabari. Aitzin #Korrika21 pic.twitter.com/nx5D9dXBS1
— AEK (@AEK_eus) 8 de abril de 2019
Zugarramurdin eta Urdazubin ere euria ez da oztopo izan Korrikarekin bat egiteko.
Euritan #klika eta #korrika21 #Urdazubi ere euskararen alde. Segi Otsoldoko maldan goiti! pic.twitter.com/wA9rbbtQCy
— AEK (@AEK_eus) 8 de abril de 2019
Omenaldia #Zugarramurdi herriko semeari, zuri ere #klika eta aitzin #korrika21 pic.twitter.com/8zWJwyMKup
— AEK (@AEK_eus) 8 de abril de 2019
Apirilaren 8ko ibilbidea eta ordutegiak
Hendaia 00:20
Irun 00:42
Hondarribia 00:54
Behobia 02:00
Bera 02:52
Lesaka 03:42
Etxalar 05:09
Sara 7:13
Senpere 08:50
Ezpeleta 09:56
Ainhoa 10:34
Amaiur 12:39
Elizondo 13:22
Irurita 13:46
Narbarte 14:37
Doneztebe 14:57
Zubieta 15:42
Ezkurra 16:57
Leitza 18:05
Lekunberri 19:23
Urritza 20:25
Jauntsarats 21:17
Erbiti 21:43
Lizaso 22:35
Gelbentzu 22:55