Itxi

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Balorazioa

Inoizko Korrikarik 'handiena' izan da 21.a

eitb.eus

Antolatzaileek atzo Gasteizen bukatu zen lasterketaren balorazioa egin dute. 22. Korrikarako, “aurrerapauso esanguratsuak” nahi dituzte euskararen ezagueraren unibertsalizazioan.

1:43
Korrikako antolatzaileen prentsaurrekoa

21. Korrika, Garesen apirilaren 4an hasi eta atzo Gasteizen bukatu zena, “oso arrakastatsua izan da”, Asier Amondo Korrikaren arduradunak gaur Gasteizen adierazi duenez.

Asier Amondoren hitzetan, “sekulakoa” izan da lasterketak jasotako babesa, bai hiriburuetan eta eskualde jendetsuenetan bai herri txikietan. Korrikak “hazten” jarraitu duela zehaztu du Amondok, “parte-hartzean eta jarraipenean”, aurreko edizioak gaindituta.

Bestalde, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak nabarmendu du arrakastarako gakoetako bat gizartearen sektore berriarengana iristea izan dela. Mugikaren hitzetan, Korrikak utzi duen legatu nagusia gizarte-eragileen konpromisoa izan da, zeudenena eta gehitu direnena.

Amaitzeko, Mugikak adierazi du oso kezkagarria litzatekeela 22. Korrika abian jartzerako “aurrerapauso esanguratsurik” ez egotea ezagutzaren unibertsalizazioan eta Euskal Herri osoko euskaltegiek eta herritarrek euskara irakasteko eta ikasteko jasotzen dituzten bitartekoetan: “Ezinbestekoa da 22. Korrika bestelako baldintzetan egin ahal izatea”.