Itxi

2021/11/17

11:54

Korrika 2022

''Hitzekin''

Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era

N. V. | EITB Media

"Hitzekin" leloak hitzetatik ekintzetara pasatzeko nahia adierazten du, AEK-k adierazi duenez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu Korrikak edizio honetan.

0:33
Korrikaren iragarkia. Irudia: EITB Media
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Korrikaren 22. edizioa Amurrion martxoaren 31n hasi, eta Donostian bukatuko da, apirilaren 10ean. Euskal Herria zeharkatuko duen lasterketaren leloa "Hitzekin" izango da, AEK-k azaldu duenez, "euskara hitzetik ekintzetara eramateko unea delako".

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu Korrikak edizio honetan, gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, "beren ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik".

11 egunean, 2.500 kilometro egingo dituzte parte-hartzaileek euskararen alde, Alizia Iribarren AEKren koordinatzaile nagusiaren hitzetan, "euskararen aldeko kontzientzia suspertzen eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzen"

"Hitzekin"

Aitziber Balantzategi AEKren Artezkaritza Kontseiluaren lehendakariak eta Korrika batzordeko kideak gaurko ekitaldian leloari buruz azaldu duenez, "Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Ekiteko ordua da: euskara hitzetik ekintzara eramateko unea". Aldekotasunetik konpromisora jo behar dela uste dute AEKren arduradunek.

Eta horren adibide jarri dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Korrikaren edizio honetako omenduak. Hala erabaki dute AEK-ko kideek, Balantzategiren esanetan, "beren 34 urteko ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik. Zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten. Haiek, haien hitzekin, euskarari ekin zioten, eta eutsi egin diote".

Kazetarien galderei erantzunez, antolatzaileen asmoa Korrika "ohi dugun eran" egitea dela azaldu du Balantzategik, baina, orain arte bezala, "egoerara moldatuko gara", koronabirusak eragiten duen egoera ikusita.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;