Itxi

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

KORRIKA

Amurriok egun osoko jaia prestatu du Korrikari hasiera emateko

EITB MEDIA

Hasiera ekitaldia herriko plazan izango da 16:00etatik aurrera, Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearen parte hartzearekin.

  • Aurkezpena Gasteizen. Argazkia: AEK.

    Aurkezpena Gasteizen. Argazkia: AEK.

Egun osoko jaia prestatu dute Amurrioko eta Aiaraldeko herritarrek ostegun honetarako, martxoaren 31n, 22. Korrikari hasiera emateko eta euskararen aldeko lasterketari ekiteko.

Arduradunek astelehen honetan Gasteiztik egindako agerraldian jakitera eman dituzte Korrikaren hasiera jaiaren nondik norakoak. Hasteko, txupinazoarekin hasiera emango zaio jaiari. Goizean zehar hainbat ekimen prestatu dituzte eta kale animazioarekin girotuko da Amurrio.

Hala ere, Korrikaren hasiera ekitaldi ofiziala herriko plazan izango da 16:00etatik aurrera, Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearen parte hartzearekin. Aurtengo mezua lekuko barruan sartuta, 22. edizioko lehen kilometroa Amurrioko AEK euskaltegiko sei irakasleek egingo dute.

Gauean, Korrikak Bizkaira bidean aurrera jarraitzen duen bitartean, Amurrion jaiak jarraituko du, hainbat kontzertu eta ekitaldi eskainiz.

11 egunez, Korrikak 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu euskararen alde, Amurriotik Donostiara. Aurtengo edizioak udalerri bakoitza zein ordutan eta noiz zeharkatuko duen jakiteko, eitb.eus-en aurkitu ahal izango da.