Korrika 2024
22. Korrika
Korrika, Gipuzkoan barrena
EITB Media
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.


Bart gauean iritsi da Korrika Gipuzkoara. Mutrikun izan du lehen geldialdia, eta Urola Kostatik zehar ibili dira korrikalariak ordu txikietan. Goizaldean, Donostia-Beterrin sartu, eta Lasarte, Urnieta eta Andoaindik ibili dira. Ondoren, Tolosaldea harrapatuko du, goizean zehar Villabona, Tolosa eta Bidania zeharkatuko baititu.
Bidanitik Errezil aldera egingo dute, eta Urola Erdian sartuko dira. Azpeitia eta Azkoitia igaroko dituzte eguerdian, eta Urola Garaira joko dute, Urretxu eta Zumarraga (16:08) harrapatzeko.
Ondoren, Goierriren txanda izango da. 17:00etan iritsiko dira Ormaiztegira, eta Segura, Idiazabal, Lazkao, Beasain, Ordizia eta Legorretara helduko dira ondoren. Tolosaldera bueltatuko dira gau aldera; izan ere, Altzo, Tolosa, Ibarra eta Berastegitik pasatuko da.
Gauerditik aurrera, Nafarroara bueltatuko da Korrika, eta Leitza, Malerreka eta Bortziriak zapalduko ditu.
Gaurkoan, herri hauetatik pasatuko da Korrika:
Apirilak 8, ostirala
Deba 00:01
Zestoa 01:30
Zumaia 02:58
Getaria 03:55
Zarautz 04:26
Orio 05:21
Usurbil 06:26
Lasarte 07:11
Urnieta 08:13
Andoain 08:43
Villabona 09:55
Tolosa 10:40
Bidania 11:51
Errezil 12:23
Azpeitia 13:26
Azkoitia 14:07
Urretxu 15:49
Zumarraga 16:08
Ormaiztegi 17:00
Segura 17:46
Idiazabal 18:8
Lazkao 19:10
Beasain 19:36
Ordizia 20:09
Legorreta 21:01
Altzo 21:59
Tolosa 22:25
Ibarra 22:45
Berastegi 23:43
Apirilak 9, larunbata
Leitza 00:35
Ezkurra 01:53
Zubieta 02:54
Doneztebe 03:40
Sunbilla 04:06
Igantzi 05:07
Lesaka 05:40