Publizitatea
Itxi

2014/06/22

09:16

Musika

Estrainakoz

Donostiako Udalak Adarra saria eman dio Mikel Laboari

Erredakzioa

Lehenengo aldia da Udalak saria banatzen duela, eta Marisol Bastida Laboaren alargunak jaso zuen golardoa, Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik, ekitaldi hunkigarri batean.

6:29
Mikel Laboa
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Udalak Adarra saria eman zuen atzo, larunbata, lehenengo aldiz, eta Mikel Laboa saritzea erabaki zuten. Juan Karlos Izagirre hiriko alkateak Marisol Bastida Laboaren alargunari eman zion saria.

Sari honekin musikaren munduan artistek egindako lana goraipatzea da helburua. Izagirreren esanetan, Laboa XX. mendeko euskal musikaren adierazpenik garrantzitsuena izanagatik erabaki dute saritzea.

Hunkituta jaso zuen saria Marisol Bastidak, eta musikari guztiei eta musikazaleei eskaini zien errekonozimendua. Gainera, bere esanetan, Mikel Laboak ontzat emango luke eskaintza hori eta ekitaldian bertan Mikel Laboaren presentzia sumatu zuela esan zuen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena