Itxi

2019/02/14

09:09

Musika

‘Ikusi Arte’ tour

Berri Txarrakek agur biraren zehaztasunak eman ditu

eitb.eus

Taldeak topaketa bat egingo du gaur goizean kazetariekin, etenaldi mugagabearen eta ‘Ikusi Arte’ biraren inguruko zertzeladak azaltzeko.

  • Gorka Urbizu

    Bira luzea izango da 'Ikusi Arte' tourra. Argazkia: Gaizka Peñafiel.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Berri Txarraken agurrak hautsak harrotu ditu. Jendea aztoratuta agertu da abenduaren 12an, ohar batean, Gorka Urbizu taldeko buruak ezustean “Berri Txarrakekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia” heldu zaiola iragarri zuenetik. Gaur, otsailaren 14, aletuko ditu erabaki horren arrazoiak Urbizuk berak, Lekunberri herri nafarrean egitekoa den gosari informatibo batean.

Errepidean, estudioetan eta agertokien gainean 25 urteko ibilbide geldiezina egin duen taldeak “etenaldi mugagabea” egingo duela jakinarazi zuenetik, jakin-minak gainez egin du bere publiko fidelarengan. Akordeak eta leloak isildu aurretik Nafarroa Arenan emango dituzten bi kontzertuen sarrera guztiak ordu gutxian agortu ziren, eta jarraitzaileen eskariak ataka larrian jarri zituen sarrerak saltzeko baliabide teknikoak ere. Halaber, Biarritzen otsailaren 16an Seaskaren alde eman behar duten kontzerturako txartelik ere ez da gelditzen.

Bira, nolanahi den, luzea izango da (hitzordu batzuk jarrita daude jada: Resurrection Fest, Ezcaray Fest, Paris, Bordele…), taldearen hitzetan, eta Berri Txarrakek urte osoa hartuko du han-hor-hemen rockaren aitzakian egindako adiskideei agur (gero arte?) esateko.

2019a biran pasatuko dute, beraz, eta gaur zehaztuko dituzte kontzertu zerrenda horren nondik norako guztiak: agur birako kontzertu ia guztiak non eta noiz izango diren, sarrerak nola lortu ahalko diren…

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;