Itxi

kultura

MTV MUSIC WEEK

MTVk EMA sarien galarako 2.500 sarrera 'esklusibo' banatuko ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EMA sarien banaketa azaroaren 4an izango da BECen. Belako talde mungiarra hautagaien artean dago.

  • EMA sarien aurkezpen ekitaldia.

    EMA sarien aurkezpen ekitaldia. Artxiboko argazkia: EFE

Azaroaren 4an BECen ospatuko den 2018ko EMA sarien galarako 2.500 sarrera "esklusibo" banatuko ditu MTV musika kateak bere jarraitzaileen artean.

MTVk ohar bidez jakinarazi duenez, sarrera horietako bat lortzeko, urriaren 26an, 27an eta 28an BECen egingo den "MTV EMA Challenge" ekimenean parte hartu beharko da. Musika jarraitzaile "sutsuenak" bilatu nahi ditu MTVk, eta horiei oparituko dizkie sarrerak.

Jarraitzaile bakoitzak 60 segundo izango ditu bere gaitasunak epaimahaiaren aurrean azaldu eta 2.500 sarrera horietako bat merezi duela erakusteko. Irabazleek "lehen ilaran" ikusi ahalko dute MTV sariak banatzeko ekitaldia.

MTV EMA Challenge ekimenean parte hartu eta sarrera bat lortzeko baldintza bakarra dago: galaren eguna baino lehen 16 urte beteta izatea.

Belako talde mungiarra EMA (Europe Music Awards) sarietarako izendatuetako bat da.

Nola parte hartu:

Saria lortzeko, nahikoa da parte-hartzaileak gustuko duen abesti bat kantatzea, dantzatzea edota erritmoari nahi duen moduan jarraitzea. Helburua bakarra da: musikazale amorratua dela erakustea. Gainera, posible dute koreografia bat asmatzea, edo, nahi izatekotan, koadro bat margotzea, alegia, askatasuna izango dute castingean.

Hauek dira castingeko datak:

Urriak 26, ostirala: 14:00-19:00

Urriak 27, larunbata: 14:00-19:00

Urriak 28, igandea: 14:00-19:00