Itxi

Zinema

66. edizioa

Paul Thomas Andersonek jasoko du Fipresci saria, 'El hilo invisible' filmagatik

Agentzia | Erredakzioa

Beste hiru film finalistak honako hauek izan dira: 'Tres anuncios en las afueras', Martin McDonaghena; 'Cold War', Pawel Pawlikowskirena; eta 'Zama', Lucrecia Martelena.

  • 2017ko Zinemaldiko gala baten irudia. EiTB

    2017ko Zinemaldiko gala baten irudia. EiTB

El hilo invisible aukeratu du 2018 urteko filmik onena bezala Zinema Kritikoen Nazioarteko Federazioak (Fipresci). Paul Thomas Anderson zuzendariak jasoko du saria Zinemaldian.

Mundu osoko 473 kritikok hartu dute parte bozketan, eta film hau 2017ko uztailaren 1etik estreinatu diren zinta guztien artetik aukeratu dute, Zinemaldiak ostiral honetan ohar batean jakitera eman duenez.

Beste hiru film finalistak honako hauek izan dira: Tres anuncios en las afueras, Martin McDonaghena; iaz Donostiako publikoaren saria jaso zuen; Cold War, Pawel Pawlikowskirena; zuzendari onenaren saria lortu zuen Cannesen; eta Zama, Lucrecia Martelena.

AEBko zuzendariak Donostian jasoko duen hirugarren saria da, izan ere, 2000 urtean Magnolia zintarekin irabazi zuen, eta 2008an Pozos de ambicion filmarekin.

Oraingo honetan El hilo invisiblerekin lortu du. Britainia Handiko jostun bati buruzko istorioa da, eta Oscar sarietarako sei hautagaitza izan zituen.

1999an sortu zenetik, Fipresci saria, besteak beste, honako zuzendari hauek eraman dute: Pedro Almodovar, Michael Haneke, Cristian Mungiu, Jean-Luc Godard, Richard Lintaker, Roman Polanski, George Miller, Maren Ade eta Aki Kaurismaki.