Publizitatea
Itxi

2015/08/18

17:14

Zinemaldia

63. edizioa

Sollett, Liu Hao eta Lafosseren lanak ere, Zinemaldiko Sail Ofizialean

Agentziak | Erredakzioa

Aurretik iragarritako 14 filmekin arituko dira irailaren 18tik 26ra bitartean Urrezko Maskorra lortzeko lehian.

  • "Freeheld" (Peder Sollett). Argazkia: Zinemaldia

    "Freeheld" (Peder Sollett). Argazkia: Zinemaldia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Peter Sollett, Liu Hao eta Joachim Lafosse zinemagileen azken lanak ere izango dira aurten Donostiako Zinemaldian, Sail Ofizialean lehian. Aurretik iragarritako 14 pelikulekin arituko dira nor baino nor gehiago Urrezko Maskorra lortzeko. Irailaren 18tik 26ra bitartean egingo dute aurten Donostiako zinema jaialdia.

Peder Sollett zinemagileak Freeheld (AEB) lana aurkeztuko du aurtengo edizioan, Julianne Moore protagonista duen harreman homosexual baten istorioa. Ellen Page, Michael Shannon, Steve Carell eta Josh Charles ere bertan dira.

Les chevaliers blancs (Belgika-Frantzia) Joachim Lafosse zuzendariaren lana ere lehiatuko da aurten. Zuzendariak pantaila handira eraman du Zoeren Arkari buruzko polemika, 2007an egunkarietako tituluak bete zituena. Esku hartzeko eskubideari buruzko istorioa da.

Liu Hao txinatarraren Back to the north da Sail Ofizialerako iragarri berri duten azken lana. Xiao Airi gaixotasun terminal bat diagnostikatu diote. Ez da luze biziko, eta hildakoan gurasoak ''familia galdu'' bihurtzeak kezkatzen du; izan ere, ez da inor egongo haiek zaintzeko. Horregatik, beste haur bat izan dezaten konbentzitu nahi ditu. Liu Hao 2010ean ere lehiatu zen Donostia Zinemaldian, Addicted to Love filmarekin.

Beste hamalau lan

Hiru hauekin batera, beste hauek ere arituko dira aurten Urrezko Maskorra lortzeko lehian: Asier Altuna, Agustí Villaronga, Marc Recha, Federico Veiroj, Pablo Agüero, Cesc Gay, Terence Davies, Ben Wheatley, Lucile Hadzihalilovic, Jean-Marie eta Arnaud Larrieu, Levan Tutberidze, Philippe Lesage, Rúnar Rúnarsson eta Mamoru Hosoda.

Lehiaketatik kanpo, berriz, Amenabarren azken lana  (Regression) eta Alex de la Iglesiaren azkena (Mi gran noche) izango dira ikusgai.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;