Zinemaldia
63. edizioa
Paprika Steen aktorea izango da Zinemaldiko epaimahaiburua
AGentziak | Erredakzioa
2014an Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen 'Stille Hjerte/Silent Heart' filmean egindako paperagatik. Dogma Mugimenduko hiru lehen pelikulen protagonista izan zen.
-
Steen, iaz Zilarrezko Maskorra jasotzeko unean. Argazkia: EFE
Paprika Steen emakumezko aktorea izango da 63. Donostia Zinemaldiko Epaimahai Ofizialaren burua, jaialdiak ohar batean jakinarazi duenez.
Steenekin batera, agertoki zinematografikoko sei "profesional gailen" arituko dira epaimahaiko kide.
Steenek emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen iaz Bille August zuzendariaren Stille Hjerte/Silent Heart filmean egindako lanagatik.
Harekin batera, Nandita Das aktore eta zuzendaria, Daniel Monzon zuzendaria, Hernan Musaluppi eta Julie Salvador ekoizleak, Uberto Pasolini zuzendari eta ekoizlea, eta Luciano Tovolo argazki-zuzendaria izango dira epaimahaikideak. Zazpi lagun hauek erabakiko dute, horrenbestez, zein pelikulak merezi duen 63. edizio honetako Urrezko Maskorra.
Steen Eskandinaviako emakumezko aktore ezagunetarikoa da eta Dogma Mugimenduaren lehen hiru filmen protagonista izan zen: Thomas Vinterbergen Festen (Celebration), Lars Con Trieren Idioterne (The Idiots) eta Søren Kragh-Jacobsenen Mifune sidste sang pelikulena, alegia.
Zuzendari lanetan ere aritu da daniarra eta 2004an hainbat sari jaso zituen Aftermath zuzendu zuen.